Zubiaurre Igeriketa Elkarteak irailaren 17an emango dio hasiera 2018-2019 denboraldiari.
Taldeen zerrendak eta ordutegiak irailaren 7an (21:00etan) jarriko dira Elkarguneko harrerako horman. Aldaketak edota bestelako kontsultak egiteko, irailaren 10-11-12 egunetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, entrenatzaileak Elkarguneko harreran izango dira, laguntzeko prest.
Izena eman duten igerilari guztiei lekua egiteko ahalegin osoa egingo du Zubiaurre Igeri Elkarteak, betiere, banaketa orekatu bat bermatuz, zerbitzuaren kalitatea mantentzeko.
Antolaketa lana errazteko, aipatutako datak errespetatzea eskatzen da.
Bestalde, taldean lehen aldiz izena eman duzuenontzat, ongietorria egin eta klubaren nondik norakoak azaltzeko, irailaren 12an, asteazkena, batzar bat egingo da Elkargunean (lehen solairuko gela batean), arratsaldeko 19:00etan.