Home > albisteak > Iriondo Optikaren eskaintza: %10eko deskontua, Zubiaurreko kideei

Iriondo Optikaren eskaintza: %10eko deskontua, Zubiaurreko kideei

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilari guztiek %10eko deskontua izango dute Iriondo Optikako produktu guztietan: betaurreko graduatuetan, uretako betaurreko graduatuetan, belarritako tapoietan, lentilletan eta eguzkitako betaurrekoetan egingo da deskontua.

Optometrista konportamentalez osatutako profesionalek osatzen dute Iriondo Optikako lan taldea, eta hauek dira eskaintzen dituzten zerbitzuak:

ZERBITZUAK:

1.IKUSMEN TERAPIA:
Ikusmen eta entzumen pertzepzioak, lateralitatea eta erreflexu primitiboak aztertzen ditugu eta era berean ikaste prozesuan sortzen diren arazoei aurre egin eta soluzioa emateko
Ikusmen ariketen bidez trebetasun bisual desberdinak hobetzen ditugu: begi-alferra, konbergentzia, mugimenduan hobekuntza, fokuratze arazoak…

2.ENTZUMEN TERAPIA:
Entzumenaren estimulazioaren bidez, soinua jaso eta bideratzeko ahalmena hobetzen dugu.
Arretarako eta kontzentraziorako gaitasuna, eta hizkuntzarekin lotutako nahasmenduak hobetzeko tratamendua.

3.ORTOKERATOLOGIA:
Lo zauden bitartean, zure miopia zuzentzen dugu. Egun guztian zehar ikusmen argia lortuko duzu betaurreko eta ukipen lenterik gabe.

4. ERREFLEXU PRIMITIBOEN INTEGRAZIOA:
Biziraupen erreflexuak dira, burmuineko zati oso primitibo batek zuzentzen dituen mugimendu automatikoak, garapenerako ezinbestekoak. Iraupen oso laburra izaten dute, eta behin funtzioa betetzen dutenean, beste mota bateko erreflexuek hartzen duen haien lekua.
Erreflexu primitiboak denboran atxikita geratuz gero, kaltegarriak izan daitezke eta nerbio sistema nagusiaren garapenean arazoak sor ditzakete.

5.BEGIETAKO TENTSIOAREN NEURKETA

6.KONPONKETA TAILERRA

7.UKIPEN LENTEEN ADAPTAZIOA

————

HARREMANETARAKO:

AZKOITIA

• 943 851984
• azkoitia@opticairiondo.com

ZUMAIA

• 943 860486
• zumaia@opticairiondo.com