Home > albisteak > IZARRAITZ saria jokatuko da larunbatean

IZARRAITZ saria jokatuko da larunbatean

Larunbat honetan, urriak 11, Azpeitian hasiko dute Zubiaurre I.K.ko igerilariek txapelketa denboraldia.

Azpeitiko Izarraitz taldeak bere sorrerako 40.urteurrenaren ospakizunei hasiera emango die txikienentzat pentsatuta antolatu duen Izarraitz Saria txapelketarekin. Zubiaurre eta Taosa (Zumaia) igeriketa klubetako igerilariek hartuko dute parte Izarraitzekoekin batera igeriketa saioan. 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaoitakoak lehiatuko dira.

16:00an ekingo diote txapelketari eta igerilariak, ohi bezala, ordubete leheneago elkartuko dira Azpeitiko igerilekuaren atarian, 15:00an.

Zorte on eta gozatu!

 

gure bidelagunak 2024

Gure bidelagunak