Home > albisteak > Joanes Txurruka Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartzeko deitu dute

Joanes Txurruka Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartzeko deitu dute

///
Comments are Off

Joanes Txurruka Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak Espainiako Junior eta Infantil mailako Neguko Txapelketan hartuko du parte, Euskadiko Igeriketa Federazioak deituta. Oviedon (Asturias, Espainia) izango da lehiaketa, otsailaren 12an, 13an eta 14an.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 43 igerilari hautatu ditu Euskadiko Igeriketa Federazioak, tartean, Txurruka. 100 metro bizkar proban lehiatuko da.

14 urte zituenetik, ia urtero deitu dute igerilari azkoitiarra Espainia mailako txapelketetara, banakako nahiz taldekako probetan parte hartzeko. Bizkar estiloan egin ditu bere marka onenak.

ZORTE ON, JOANES!