Home > albisteak > Joritz Garate Espainiako Txapelketan lehiatuko da

Joritz Garate Espainiako Txapelketan lehiatuko da

Joritz Garate, Espainiako neguko junior txapelketan izango da 2026

Asteburu honetan ospatuko da XLII. Juniorren Neguko Espainiako txapelketa eta Zubiaurre Igeriketa Klubak partaide bat izango du bertan: Joritz Garate 50m bular proban lehiatuko da.

espainiako neguko junior txapelketako kartela 2026

Duela aste batzuk, Euskal Herriko txapelketan lortu zuen Joritzek Espainiar txapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora egitea. 32″35 denborarekin, zilarrezko domina eskuratu eta estatuko txapelketarako sailkatu zen.

Espainiako txapelketa Sabadell-eko Can llong igerilekuan jokatuko da martxoaren 11tik 15era, eta Joritzek martxoaren 13an du bere hitzordua.

Agerikoa da entrenamendu saioetan egindako lanak emaitzak ekartzen dituela. Norbere denborak hobetzea da igerilari guztien helburua, eta egindako esfortzuak maiz saria ere badakar.

Gozatu, Joritz, esperientzia honetaz eta zorterik onena!

Aupa ZUBIAURRE!!

 

Gure bidelagunak