Enaitz Osa, Urko Artola, Eritz Etxaniz eta Joanes Txurruka laukoteak Espainiako Infantil Mailako Igeriketa Txapelketan hartu dute parte, Bartzelonan.
4×100 libreko frogan lehiatu ziren, errelebotan: 3’45”18an amaitu zuten lana , eta datorren denboraldiko Infantil Mailako Neguko eta Udako txapelketarako gutxieneko denbora egitea lortu zuten.
Bestalde,Txurrukak bakarkako bi frogetan ere hartu zuen parte: 200 metro bizkar eta 100 metro bizkar. Azken horretan, finalaren atarian geratu zen igerilari azkoitiarra. 14. geratu zen sailkapen orokorrean
Orain, Maite Portaloren hitzorduan jarrita dugu begirada. Abuztuaren hasieran, Tarrasan jokatuko den Espainiako Txapelketara joango da, 50 libre frogan parte hartzera.
(Argazkiak: IZARRAITZ IGERI ELKARTEA)