Home > albisteak > Lan ona egin dute Zubiaurrekoek Gipuzkoako Neguko txapelketan

Lan ona egin dute Zubiaurrekoek Gipuzkoako Neguko txapelketan

///
Comments are Off

Pasa den asteburuan Bergaran jokatu zen Gipuzkoako Neguko infantil, junior eta absolutu mailako txapelketa eta Zubiaurreko igerilariek emaitza politak lortu zituzten.

Guztira 19 domina eskuratu zituzten:
4?
7?
8?

Zubiaurreko hainbat igerilari igo ziren podiumera kategoria eta proba ezberdinetan, baina hauen gainetik goraipatzekoak taldeka lortutako hauek:

Zubiaurreko nesken junior erreleboa bitan izan zen garaile: 4x100m libre eta 4x100m estiloak probetan.

Absoluto mailako errelebo motzetan maila ona erakutsi zuten Zubiaurrekoek: 3.postua 4x50m libre mixtoan, 3.postua 4x50m libre neskak eta 2.postua 4x50m libre mutilak.

Markei dagokienez, 54 marka pertsonal lortu zituzten guztira. Horien artean pozgarrienak beste bi neskek Euskadiko neguko txapelketan parte hartzea ahalbidetzen duten 2 minima giltza lortu zituztela.

Zorionak guztioi!! Ea datozen txapelketetan ere maila ona ematen jarraitzen duzuen!

Hona hemen argazki batzuk:

ARGAZKIAK

 

 

Gure bidelagunak