Home > albisteak > Lan txukuna, denboraldi hasieran

Lan txukuna, denboraldi hasieran

///
Comments are Off

Maila nagusiko eta infantil mailako Neguko 2. Jardunaldia jokatu zen atzo, larunbata, Azkoitiko igerilekuan. Bertan, Eibar, Azpeitia, Bergara, Oñati, Legazpi, Donostiako Easo taldeko eta Azkoitiko igerilariek hartu zuten parte, estilo guztietako frogetan.

Denboraldia hasi berritan, maila ona erakutsi zuten. 

Hori bai, beste behin, agerian geratu zen halako frogak hartzeko gabezi handiak dituela Azkoitiko igerilekuak.

Zubiaurre Igeri Elkarteko kideak ilusioz eta gogoz aritu ziren lanean, uretan zein antolaketan.

Azaroaren 24an izango da hurrengo hitzordua Azkoitiko igerilekuan. Urtero bezala,  San Andres Saria  antolatu dugu Azkoitiko eta Azpeitiko txikienentzat (2007-2010 urte tartean jaiotakoentzat).

Hemen, BEHIN BEHINEKO EMAITZAK