Home > albisteak > Larunbat honetan hiru saiotan hartuko du parte Zubiaurrek

Larunbat honetan hiru saiotan hartuko du parte Zubiaurrek

///
Comments are Off
bergaran-eta-eibarren-dituzte-hitzorduak-taldeko-gazteenek

Larunbat goizean, abenduak 17, ikaskirol programaren baitan igeriketa saioa izango dute herriko neska-mutilek eta Zubiaurre I.K.k eskainiko du saio hori Azkoitiko igerilekuan.

Larunbat arratsaldean, berriz, Zubiaurre I. K. ko igerilariek bi hitzordu ezberdinetan hartuko dute parte.

Batetik, alebinek 3.jardunaldia izango dute Bergaran. Saioa 15:30tan hasiko da eta ordubete lehenago ekingo diote igerilariek beroketa saioari, 14:30tan, hain zuzen.

Hona hemen Alebin Ligako 3. jardunaldiko serieak

Bestetik, Neguko Liga Probintzialeko 4.jardunaldia ospatuko da Oñatin, eta bertan arituko dira Zubiaurreko infantilak, jubenilak eta absolutu mailako igerilariak. Proba 15:30tan hasiko da eta beroketa 14:30tan.

Neguko Liga Probintzialeko 4.jardunaldia – federatuen serieak

Neguko Liga Probintzialeko 4.jardunaldia – eskolarren serieak