Home > albisteak > Larunbata bete-betea dator Zubiaurreko igerilarientzat

Larunbata bete-betea dator Zubiaurreko igerilarientzat

Larunbat honetan, abenduak 13, bi igeriketa saiotan hartuko du parte Zubiaurrek.

Eibarren Gabon Kopa

Urtero bezala Zubiaurreko benjaminek eta alebinek Eibar Igerixan klubak antolatzen duen Gabon Kopa txapelketan hartuko dute parte.

Arratsaldeko 4tan hasiko da txapelketa, baina ordubete lehenago ekingo diote jolasak eta beroketarekin. Hauxe da aurreikusitako ordutegia:

  • 15:00tan jolasak
  • 15:30an beroketa
  • 16:00an lehiaketaren hasiera.

Bakarkako probez gainera, erreleboak ere izango dira eta sariak banatuko dituzte amaieran.

SERIEAK EIBAR

 

Legazpin Neguko ligako 3. Jardunaldia

Zubiaurreko zaharrenek, berriz, ligako jardunaldia jokatuko dute. Infantil, junior eta seniorrak Legazpin izango dira Larunbat goizean.

Saioa 9:30an hasiko da eta beroketa ordutegia bi txandatan banatuko dute:

  • 8:00-8:45: Bergara, Oñati eta Legazpi.
  • 8:45-9:30: Eibar, Zubiaurre eta Izarraitz.

SERIEAK LEGAZPI FEDERATUAK

SERIEAK LEGAZPI ESKOLARRAK

 

Gure bidelagunak