Home > albisteak > Larunbatean alebinen eta Master kategoriakoen txanda izango da

Larunbatean alebinen eta Master kategoriakoen txanda izango da

///
Comments are Off

Datorren Larunbatean, abenduak 16, Azkoitian egingo dute igeri Zubiaurreko alebin mailako neska-mutilek, 2011 eta 2012. urtekoek.

Alebin Ligako 3.jardunaldia ospatuko da Gipuzkoako hainbat herritan eta Zubiaurre I.K. arduratuko da gure zonaldeko saioa antolatzeaz. Proba arratsaldeko 4tan hasiko da, baina ordubete lehenago, 3tan, ekingo diote beroketari igerilariek.

SERIEAK ALEBINAK

 

Zubiaurreko Masterrak, Eibarren

Larunbat arratsaldean Eibarko Ipurua igerilekuan jokatuko dena, Gipuzkoako Master Kategoriako Open Txapelketa izango da. Askotariko probak jokatuko dira, distantzia eta estilo ezberdinetakoak, eta Zubiaurreko Masterrak taldeko hainbat kidek hartuko dute parte, bakoitza bere gogoko proberan lehiaruko delarik.

Txapelketa arratsaldeko 4tan hasiko da eta ordubete lehenago beroketari ekingo diote.

Zorte on parte hartzaile guztioi!

SERIEAK MASTERRAK

 

 

Gure bidelagunak