Home > albisteak > Larunbatean Gipuzkoako Neguko Saria ospatuko da Andoainen

Larunbatean Gipuzkoako Neguko Saria ospatuko da Andoainen

///
Comments are Off

Larunbat honetan, martxoak 9, absolutu eta infantil mailako igeriketa hitzordua ospatuko da Andoaineko Allurralde kiroldegian, Gipuzkoako Neguko Saria, eta bertan parte hartuko dute Zubiaurreko bi igerilarik.

Askotariko probak jokatuko dituzte eta Gipuzkoako herri ezberdinetako kideekin batera egingo dute igeri, marka pertsonalak hobetzea helburu.

Saioa arratsaldez jokatuko da, 4tan hasita, eta ohi bezala, beroketa saioa ordubete lehenago hasi ahal izango dute parte hartzaileek.

SERIEAK

 

Gure bidelagunak