Datorren asteburuan bi igeriketa txapelketa ospatuko dira. Larunbatean, Irunen izango dira zaharrenak, eta Igandean, berriz, Ordizian lehiatuko dira benjaminak.
Irunen ospatuko dena San Martzial saria izango da. Igerilari federatuek hartuko dute parte, infantil, junior eta absolutu kategorietakoek. Askotariko probak jokatuko dira eta Zubiaurreko parte hartzaile bakoitzak bere gustukoenetan lehiatzeko aukera izango du, orain arteko denborak hobetzea helburu.
Ordiziako txapelketa Igerilari Osoa deiturikoa izango da, Gipuzkoako eskolarren txapelketa. Benjaminek, 2013. urtekoek, hartuko dute parte eta bi saiotan banatuta, goizez eta arratsaldez, igerilari bakoitzak estilo guztietako probak egingo ditu. Zubiaurreko mutilek errelebo probak ere jokatuko dituzte.
Larunbateko San Martzial saria arratsaldez ospatuko da, 4tan hasita. Ordiziako Igerilari Osoa txapelketako goizeko saioa 10tan eta arratsaldekoa 16:30an izango dira. Ohi bezala eta kasu guztietan, beroketak ordubete lehenago egingo dira.