Larunbat honetan ospatuko du Zubiaurre Igeriketa Klubak haurrei zuzendutako San Andres igeriketa saria.
Azken urteetako ohiturari jarraituz, festa eta lehia uztartuko dituzte Larunbatean, azaroaren 22an, arratsaldeko 4tan hasiko den igeriketa jaialdian.
Zubiaurre eta Izarraitz igeriketa klubetako eta Marea Urdina taldeko igerilariek hartuko dute parte. Adinezka banatuta, 25m egingo dute igeri txikienek (LH3-4) eta 50m zaharrenek (LH5-6) eta Marea Urdinekoek.
Denbora onena egiten duten maila bakoitzeko hiru partaideekin podiumak osatuko diren arren, denek eskuratuko dute saria: domina eta goxoki poltsa bana banatuko baitzaie parte hartzaileei.
Aurtengo sari banaketa ekitaldian Marea Urdinak eskualdeko herri eta biztanleongan utzi duen arrastoa nabarmendu eta elkarteak pertsona ororen inklusioan burututako ibilbide arrakastatsuaren errekonozimendua aitortuz, elkarteko kideek izango dute podiumeko sariak banatzeko ohorea.
Festaren aurretik, talde argazkiak
San Andres saria Zubiaurre Igeriketa Klubaren festa eguna da, maila guztietako igerilariak elkartu eta familiekin batera ospatzeko eguna izaten da.
Deialdiaren garrantzia ikusita, eguna aprobetxatuko da talde argazkiak ateratzeko. Beraz, arratsaldeko 14:00an, Zubiaurreko paetaide diren guztiei dei egiten zaie kiroldegira bertaratzeko talde argazkiak ateratzera.
**Ordutegiak eta bestelako oharrak**
14:00an talde argazkiak: Zubiaurren dabiltzan adin guztietako igerilariak daude deituta taldekako argazkiak ateratzera. Elkarguneko sarrera zaharretik sartuko dira kantxara. Klubeko ekipazioa ez dutenak kamiseta txuria jantzita etor daitezela eskatzen da.
15:00an beroketa: sariketan parte hartuko dutenak igerilekura igoko dira, Elkarguneko sarrera zaharretik.
16:00an probaren hasiera.

Gure bidelagunak
