Zapore gozoa utzi digu, aurten ere, San Andres Sariak. Joan den larunbatean lehia, festa eta aldarrikapena uztartu genituen Azkoitiko igerilekuan. Azkoitiko eta Azpeitiko 160 igerilari bildu ziren, 2011 eta 2008 urte artean jaiotakoak.
Igeriketa erdigunean jarrita, ‘denok ate berdinetik’ mezu pedagogikoarekin abiatu genuen arratsaldea. Aniztasun funtzionala duten ume orori erantzuna ematea izan zen helburuetako bat, eta bide horretan egiteko asko dugun arren, urrats txikien bidez irrifar eder asko utzi zizkigun sariketak.
Gure igerilekuak dituen gabeziak eta mugak agerian geratu ziren, baina igerileku berrian begirada jarrita, lurra lantzen eta ontzen ari gara, dudarik gabe. Aurreikusita bezala, ur-jolasekin abiatu genuen sariketa, eta ondoren etorri zen lehiaketa.
Beste behin, Marea Urdina elkartea izan genuen bidelagun, eta argi erakutsi ziguten guztiontzat ateak irekitzeko moduak egin behar genituela, eta horretan gabiltza Zubiaurre Igeriketa Klubean.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Azkoitiko Udalari, sariketa aurrera ateratzeko eskeini eta ematen digun laguntzagatik.
Hemen, sariketako bideoa eta argazkiak: