Home > albisteak > Marea Urdina: igerian, autismoaren alde

Marea Urdina: igerian, autismoaren alde

///
Comments are Off
Marea Urdina igerian, autismoaren alde

Ekimen oso berezia ari dira prestatzen hainbat herrikide 2018ko udarako. Marea Urdina izenburupean, Gipuzkoako kosta osoa igerian zeharkatu nahi da, autismoa duten pertsonen alde.

Zertan datza ekimena?

  • Gipuzkoako kosta igerian zeharkatuko da,  bi etapetan eta erreleboka, ahalik eta igerilari gehienek parte hartuta.

Marea Urdina, zergaitik?

  • Marea, ibilbidea igerian izango delako, eta jendetza batzea espero delako.

  • Urdina, autismoaren kolorea urdina delako.

Noiz izango da?

  • 2018 udan egingo da zeharkaldia; aurrerago zehaztuko da data.

Nondik nora?

  • Saturraran-Hondarribia :62 km (34 milia), bi egunetan:

    Saturraran-Orio (26 km), larunbatean

    Orio-Hondarribia (36 km), igandean

Elkartasun-ekintza bat izango da, autismoaren inguruan kontzientzia pizteko, eta ezgaitasun hori duten pertsonen integrazioa bultzatzeko. Egun, herritarren % 5ek ezgaitasunen bat dute, eta horietatik % 1ek  autismoa. Gipuzkoan 1.500 pertsona baino gehiago  daude egoera horretan; horietako bat gure semea, alaba, arreba, anaia, laguna edo ezaguna izan daiteke.

Gizarteak autismoaren berri izan eta ezgaitasun hori duten pertsonen gizarteratzean parte har dezan, antolatuko da Marea Urdina.

Igeriketarekin lotura zuzena duen ekintza denez, Zubiaurre Igeri Elkarteko igerilariak ere bertan parte hartzera animatuko ditugu.

Aurrerago emango ditugu xehetasun gehiago!