Home > albisteak > Masaje zerbitzua, Zubiaurreko igerilarientzat

Masaje zerbitzua, Zubiaurreko igerilarientzat

///
Comments are Off

TXARO ALBERDI masajistak eskaintza berezia egingo die Zubiaurre Igeri Elkarteko igerilari guztiei: % 20ko deskontua egingo zaie gure elkarteko kideei, bere zerbitzu guztietan.

Goi mailako kirol eta masaje formakuntza du Alberdik, eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu, tratamendu egokituekin. Igeriketa kirola oso gertutik ezagutzen du.

txaro

Eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Kiromasajea eta masaje terapeutikoa: tentsio muskularra lasaitzeko eta odol linfa-zirkulazioak hobetzeko aproposa da. Ongi izatea sortarazten duen masai lasaigarria da. Masaje terapeutikoa, berriz, lesioetan sakontzen da lesioa guztiz sendatuz eta , behar duen mugikortasuna eta elastikotasuna berreskuperatuz.
  • Kirol masajea : Kirolarieren errendimendua hobetzeko eta lesioak saihesteko erabiltzen da. Igerilariekin gehien erabiliko dudan masaje mota izango da. Helburuak anitzak dira: Errendimendu muskularra hobetu, lesioak lokalizatu, nekearen aurka borrokatu,  lanaren gaitasuna  handiagotu, lesioen tratamenduetan jarraipena bideratu.Kirol masajeak  fase desberdiƱak ditu, kirolariak txapelketarekiko bizi duen unearen arabera :
    • PRE-COMPETIT: Lehiaketa baino lehenago egiten da zirkulazioa, temperatura eta giharren elastikotasuna areagotzen ditu.
    • INTRA-COMPETICION: Giharren nekea ezabatzen du eta hauen elastikotasuna mantentzen du, orokorrean igerilariaren jarraipen bat ahalbideratzen du.
    • POST-COMPETICION : Ariketa fisikoaren ondoren erabiltzen da. Masaje honek kontraktura eta toxinak ezabatzen laguntzen du.
  • KINESIO TAPE (bendaje neuromuskularrak): kinesiotapearen erabilpenak azaleko hartzaileegan eragiten du prozesu sendatzaileak sortuz gorputzean. Minaren aurkako eragina dauka eta kirolarien munduan oso erabilia da
  • BENDAJE FUNTZIONALAK : Kirol kalteetan oso erabiliak , babes espezifikoago ematen dutelako ehun bigunez gaitz txikien tratamenduan, funtzionaltasuna mantenduz eta egonkortasun maximoa eskainiz.
  • LUZAPEN EGOKITUAK : Gihar bakoitzerako pentsatutako berariazko luzapenak dira aplikatzen direnak. Mugikortasuna hobetzen dute, kontrakturak arintzen dituzte , giharren tentsioa gutxitzen dute eta minaren aurkako ondorioa daukate.
  • OSTEOPATIA : Sistema muskulo eskeletikoetan manipulaizioak eginez, gorputzaren berrezarpena lortzen da ondorio fisiko hobeak lortuz . Horrez gain , tratatzen dugun pertsonaren egoera mentan , nerbioso eta emozionala ere lortzen da.

HARREMANETARAKO:

AIZTERRI MASAJEAK

Txaro Alberdi Gomez

aizterrimasaiak@gmail.com

696313268

Kale Nagusia 33, Azkoitia