Nora Mateos eta Olaia Gaitanek asteburu honetan, maiatzak 6 eta 7, Gipuzkoako selekzioak Tarbesen (Frantzian) jokatuko duen txapelketan hartuko dute parte.
Zubiaurreko igerilariek launa proba jokatuko dituzte:
- Norak 50 tximeleta, 50 bular, 50 libre eta 100 bular probak egingo ditu.
- Olaiak, berriz, 50 tximeleta, 50 libre ,100 libre eta 100 bizkar.
Gipuzkoako beste klubetako igerilariekin batera asteburu ederra pasatzeko aukera dute Norak eta Olaiak.
Gozatu eta zorte on bioi!