Home > albisteak > Miren Larrañagari egokitu zaio 2.000 euroko diru-saria

Miren Larrañagari egokitu zaio 2.000 euroko diru-saria

///
Comments are Off

Miren Larrañaga Mendizabal izan da, aurten, Zubiaurre Igeriketa Klubaren zozketako sariduna, 0174 zenbakiari esker. 2.000 euro jaso ditu, herriko dendetan gastatzeko.

Itziar Izagirre klubeko zuzendaritza batzordeko kideak eman dio diru-saria, gaur goizean.

Azken urteotan bezala, Rural Kutxarekin eta Herrixen Dendarien Elkartearekin elkarlanean antolatu da zozketa, eta San Andres egunean Onceko zozketan egokitutako zenbaki sarituaren (azken lau zenbakiak) jabearentzat izan da saria.

Zorionak, Miren, eta gozatu!!!