Home > albisteak > Neguko igeriketa txapelketak, Andoainen eta Bergaran, asteburuan

Neguko igeriketa txapelketak, Andoainen eta Bergaran, asteburuan

///
Comments are Off

Asteburua bete betea dator Zubiaurre Igeriketa Klubeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilarientzat. Batetik,  Gipuzkoako Neguko XII. Saria jokatuko da Andoainen, eta bestetik, Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Bergaran.

Andoaingoa Allurralde Kiroldegian izango da larunbat arratsaldean, 16:00etan hasita.

Bergarakoa, berriz, Agorrosin Kiroldegian izango da, larunbatean eta igandean, goiz eta arratsadez. Goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa 16:30ean. Beroketak egiteko, ondorengo txandak egokitu zaizkie igerilari azkoitiarrei: 08:15-09:00 eta  15:30-16:15.

Araudi berria dela eta, covid ziurtagiria ez da eskatuko.

SERIEAK: