Larunbat honetan, urriaren 31n, Neguko Ligako 2. jardunaldia jokatuko da Eibarren, Ipuruako igerilekuan. Zubiaurre Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek hartuko dute parte hitzordu honetan.
Jardunaldia arratsaldeko 15:30ean hasiko da eta igerilariek 14:30ean bertan egon beharko dute beroketari ekiteko.
Denboraldiko helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko aukera berri bat izango dute gure igerilariek.

Gure bidelagunak
