Home > albisteak > Nerea Dominguez eta Joanes Txurruka, Espainiako Igeriketa Txapelketara

Nerea Dominguez eta Joanes Txurruka, Espainiako Igeriketa Txapelketara

///
Comments are Off
Nerea Dominguez eta Joanes Txurruka, Espainiako Igeriketa Txapelketara

Nerea Dominguez (12 urte)  eta Joanes Txurruka (14 urte) Zubiaurre Igeri Elkarteko igerilariek Espainiako  Igeriketa Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu dute.

Txurrukak atzo eta herenegun Tolosan jokatu zen infantil mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan egin zuen Espainiako gutxieneko denbora 100 metro bizkar frogan. Horrez gain, 100 metro eta 200 metro bizkar frogetan Euskal Herriko txapeldun geratu zen.

Nerea Dominguez igerilariak, berriz, Azpeitian jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lortu zuen Espainiako Txapelketarako klasifikatzea, 400 eta 800 metro krol estiloan.

Nerea Dominguez eta Joanes Txurruka, Espainiako Igeriketa Txapelketara2

Dominguezek martxoaren 17an eta 18an Castellon jokatuko den Espainiako Eskolarteko Txapelketan hartuko du parte, eta Txurrukak,  martxoaren 24an eta 25ean Pontevedran izango den Espainiako Neguko infantil mailako Txapelketan, eta uztailean, Madrilen, Infantil mailako Espainiako Txapelketan.

Asteburuan Tolosan parte hartu zuten gainerako igerilariek ere,emaitza bikainak lortu zituzten. Eritz Etxanizek, esaterako, 3. postua eskuratu zuen 100 metro estilotan.

Nerea Dominguez eta Joanes Txurruka, Espainiako Igeriketa Txapelketara

Zorionak denoi, eta zorte on datozen lehiaketetan!

#AupaZubiaurre