Home > albisteak > Nerea Dominguez: «Igeriak nire mugak aurkitzen eta nigan gehiago sinesten lagundu dit»

Nerea Dominguez: «Igeriak nire mugak aurkitzen eta nigan gehiago sinesten lagundu dit»

///
Comments are Off

Maxixatzen Herri Komunikabideak argitaratutako elkarrizketa:

Nerea Dominguez Azpeitia (Zarautz, 2005) Zubiaurre Igeri Elkarteko kidea da, eta datorren asteburuan Espainiako Txapelketa jokatuko du Castellon (Espainia). Azkoitiarrak Azpeitian jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lortu zuen Espainiako Txapelketarako sailkatzea, 400 eta 800 metro krol estiloan. Final horren atarian, Maxixatzenen galderei erantzuteko tartea hartu du Dominguezek.

Noiztik zara Zubiaurre Igeri Elkarteko kide?

Igerian ikasten lau urterekin hasi nintzen, baina Zubiaurre Igeri Elkarteko kide Lehen Hezkuntzako lehen mailatik naiz.

Zergatik eman zenuen izena?

Nire aitak eman zuen izena ni igerian aritzeko, bera ere igerilaria izan baitzen. Urteak pasatu ahala, hasieran derrigortuta joaten nintzen kirol hura gustuko nuela ohartu nintzen, eta oraindik hemen jarraitzen dut.

Zergatik duzu gustuko igeriketa?

Gehienbat lagun pilo bat egiten delako, bai taldean bertan, bai Donostian izaten ditudan teknifikazio saioetan, nire kasuan. Gainera, igeriak nire mugak aurkitzeko eta nigan gehiago sinesteko balio izan dit.

Nolako giroa duzue taldean?

Ezin hobea! Oso ondo moldatzen gara guztiok. Denok elkar laguntzen eta animatzen dugu, eta hori eskertzekoa da.

Jarraitu irakurtzen, hemen