Home > albisteak > Olaia Gaitan finalera, Espainiako Txapelketan

Olaia Gaitan finalera, Espainiako Txapelketan

Olaia Gaitan Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilaria finalera sailkatu da 100 bizkar proban, Espainiako infantil mailako Igeriketa Txapelketan.

Sailkapen orokorrean, 7. postuan geratu da, 1:11.04eko denbora egin ondoren. Ikusi, hemen, emaitzak.

Finala gaur arratsaldean jokatuko da, 18:00ak inguruan, eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da, ondorengo loturan: DAILYMOTION

Sabadellen (Katalunia) ari dira jokatzen Espainiako Igeriketa Txapelketa, uztailaren 20tik 23ra.

Zorionak, Olaia, eta zorte on finalean!