Txikien denboraldiari amaiera emateko, lehengo larunbatean Oñatin XXXI. Txantxiku saria ospatu zen.
Jendearen aldetik partaidetza handia izan zen Gipuzkoa guztiko 8 taldeek parte hartu bait zuten, eta Gazteizko 2 talde, giro bikaina sortu zelarik.
Gure igerilariek oso ondo aritu ziren, urte osoan egin duten lanaren ondoria bertan garbi geratu zelarik, horrela apagarria da lortutako lehen postuak:
- 2008 ko urtekoetan, 50 m bizkar, Olaia Gaitan
- 2007 ko urtekoetan, 50 m tximeleta, Eñaut Alberdi
- 2007 ko urtekoetan, 50 m bular, Jone Sudupe
- 2005 ko urtekoetan, 100 m bizkar, Urko Sudupe
- 2005 ko urtekoetan, 100 m libre, Oihan Etxaniz
- 2004 ko urtekoetan, 100 m bular, Jakes Gostín
- 2004 ko urtekoetan, 100 m libre, Julen Ocio
- 2003 ko urtekoetan, 100 m bizkar, Joanes Txurruka
Aipatzekoa da baita ere lorturiko 2. eta 3. postuak, gero talde mailan puntu kopuru bikaina eman zigutenak, heuren artean: Nora Alkorta, Irati Dominguez, Jare Goenaga, Nora Ucin, Joritz Azkoitia, Enara Txurruka, Eneko Larrañaga, Nerea Dominguez, Jon Alkorta, Enaitz Osa eta Eritz Etxaniz.
Oñatiko sari honetan, urteko igerilari honenei ere dominak ematen zaizkie, Zubiaurre igeri elkartetik Oihan Etxaniz eta Julen Ocio garaileak izan zirelarik.
Azkenik aipagarria da talde mailan eginiko lana, ekipo bakoitzak igeri lari kopuru handia eraman zuen frogara, era honetan, zailagoa izanik talde mailan irabaztea.
Hala ere, gure gazteak lan aparta egin zuten eta honen ondorioz bigarren postua eskuratu zuten, lehengoaren gandik oso gertu geratuz; txapelketa honetan sekula lortu den posturik onena izanik.
Gora gure igerilariak !!!!!
EMAITZAK
ARGAZKIAK