Home > albisteak > Pello Benitezek Gipuzkoako master mailako igerilari onenaren saria jaso du

Pello Benitezek Gipuzkoako master mailako igerilari onenaren saria jaso du

///
Comments are Off

Pello Benitez Zubiaurreko Igeriketa Klubeko entrenatzaileak eta Zubiaurre Master taldeko kideak jaso du, aurten, Gipuzkoako Masterrik Onenaren saria. Joan den larunbatean Legazpin jokatu zen Gipuzkoako Master Kategoriako Open Txapelketan hartu zuen parte, eta han lortu zuen garaikurra.

Bikuña Kiroldegian izan zen lehiaketa, eta Zubiaurreko hainbat igerilarik hartu zuten parte. (EMAITZAK).

Bestalde, Azpeitiko Udal Kiroldegian Neguko Liga Probintzialeko 4. Jardunaldia jokatu zen, eta han ere, lan txukuna egin zuten igerilari azkoitiarrek. (EMAITZAK).

Azkenik, Eibarko kiroldegiaXXXII. Igeriketako Gabon Kopa jokatu zen, eta Zubiaurreko 60 umek hartu zuten parte. Domina ugari lortuta itzuli ziren etxera, taldeko gazteenak, festa giroan arratsaldean igarota.