Home > albisteak > Pello Benitezek igeriketako masterren Espainiako Txapelketa irabazi du 50 metro libre proban

Pello Benitezek igeriketako masterren Espainiako Txapelketa irabazi du 50 metro libre proban

///
Comments are Off

Zubiaurre  Igeriketa Klubeko Pello Benitezek igeriketako Espainiako Txapelketa irabazi du, 50 metro libre proban. Master mallako txapelketa asteburuan jokatu dute Pontevedran (Galizia), eta urrezko domina ez ezik, zilarrezko eta brontzezko beste bana ere eskuratu ditu.

Estilo libreko proban irabazi zuen zilarrezko domina, 100 metroko lehian. Brontzezko domina, berriz, 50 bular proban eskuratu zuen azkoitiarrak.

Zorionak!