Home > albisteak > Portalok lan txukuna egin du Terrasan, bere marka hobetu ez badu ere

Portalok lan txukuna egin du Terrasan, bere marka hobetu ez badu ere

///
Comments are Off

Maite Portalo igerilariak lan polita egin du Terrasan jokatzen ari diren Junior eta Absolutu mailako Espainiako Udako Txapelketan.  50 metro libre frogan hartu du parte, eta Irunen egindako marka hobetu ez badu ere, lan oso txukuna eginda itzuliko da etxera: 29’30” behar izan ditu bere lana amaitzeko, eta, beste behin, goian utzi du Zubiaurre Igeriketa Klubaren izena. Maila horretako txapelketa batean aritu den lehen aldia izateko, bikain!

Talde osoaren izenean, zorionak Maite, eta, orain, hartu ondo merezitako atsedena!