Bi hitzordu izan zituzten, atzo, taldeko igerilari alebinek eta federatuek. Batetik, Azpeitian, Liga Probintzialeko 3. Jardunaldia jokatu zuten alebinek. (Hemen, argazkiak)
Zubiaurre Igeri Elkarteko 12 kide joan ziren bertara, eta hiruna igeri-froga egin behar izan zituzten, bi banaka eta bat taldeka (erreleboka). Gustura itzuli ziren etxera, denetariko emaitzak lortuta.
Federatuek ere, Neguko Liga Probintzialeko hirugarren saioa jokatu zuten Eibarren, eta horiek ere, bikain aritu ziren. Gure taldeko 19 igerilarik hartu zuten parte Eibarren jokatutako frogetan. (Hemen, argazkiak)
Urtea hasi baino ez da egin, eta bakoitzak bere helburuari eutsita, entrenatzen jarraituko dute guztiek.
Eguraldi makurra tarteko, baja ugari egon ziren atzoko jardunaldietan.