Home > albisteak > Teknifikazio saioan parte hartzera deitu ditu Gipuzkoako Federazioak Zubiaurreko 6 igerilari

Teknifikazio saioan parte hartzera deitu ditu Gipuzkoako Federazioak Zubiaurreko 6 igerilari

///
Comments are Off

Larunbat honetan alebin mailako igerilariei zuzendutako teknifikazio saioa egingo da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatzen dituen saioak izaten dira eta oraingo jardunaldi honetan parte hartzera deitu ditu federazioak Zubiaurreko 6 igerilari.

Aukera ona dute Ander Agirrezabal, Urko Sansebastian, Unai Oruesagasti, Pello Alkorta, Iker Oruesagasti eta Lide Ansolak beren adineko kideekin batera igeriketa tekniketan sakondu eta elkarrengandik ikasteko.

(Argazkian Lide, Ander, Iker eta Unai).

 


sammic

zurt taberna