Datorren larunbatean, ekainak 8, Txantxiku Saria jokatuko da Oñatin. Lehiaketa berezia izaten da Oñatikoa, taldeko gaztetxoenentzat ikasturteko azken lehiaketa izaten delako, eta urte osoko lana saritzen delako bertan.
- LEKUA: Zubikoa Kiroldegia, Oñatin
- ORDUA: 15:30ean hasiko da lehiaketa. Beti bezala, ordubete lehenago, 14:30ean egon beharko dute bertan igerilariek, beroketak egiteko.
- Zubiaurre Igeriketa Klubeko 86 igerilarik eman dute izena
- SERIEAK
OHARRA: ahal duenak, eraman dezala klubeko kamiseta berria jantzita, amaierako argazki eder bat ateratzeko.