Home > albisteak > Txantxiku Saria, larunbatean, Oñatin

Txantxiku Saria, larunbatean, Oñatin

///
Comments are Off

Datorren larunbatean, ekainak 8, Txantxiku Saria jokatuko da Oñatin. Lehiaketa berezia izaten da Oñatikoa, taldeko gaztetxoenentzat ikasturteko azken lehiaketa izaten delako, eta urte osoko lana saritzen delako bertan.

  •  LEKUA:  Zubikoa Kiroldegia, Oñatin
  •  ORDUA:  15:30ean hasiko da lehiaketa. Beti bezala, ordubete lehenago, 14:30ean egon beharko dute bertan igerilariek, beroketak egiteko.
  • Zubiaurre Igeriketa Klubeko 86 igerilarik eman dute izena
  • SERIEAK

OHARRA:  ahal duenak, eraman dezala klubeko kamiseta berria jantzita, amaierako argazki eder bat ateratzeko.