Home > albisteak > Txikienak Azkoitian eta zaharrenak Gipuzkoako marken bila

Txikienak Azkoitian eta zaharrenak Gipuzkoako marken bila

///
Comments are Off
Liga Probintzialeko 4. jardunaldia, Azkoitian

Urte berria hasita itzuli dira igeriketa saioak eta Larunbat honetan bi hitzordu dituzte Zubiaurreko igerilariek.

Txikienek Azkoitian izango dute Benjamin testa eta KZL ligako 2.jardunaldia. Oraingoan, bizkar estiloko probak jokatuko dituzte 2015 eta 2014 urtean jaiotakoek, 50m eta 100m, hurrenez hurren. 2013koek, bestalde, 100 edo 200m bizkar estiloko probaz gain, bular estiloko proba motzean, 50m koan, ere hartuko dute parte. Erreleboak ere izango dira.

Azkoitiko saioa 16:00an hasiko da. Igerilariek ordubete lehenago hasiko dute beroketa.

Gipuzkoako marken bila, Zarautzen

Larunbatean ospatuko den beste lehiaketa Zarautzen jokatuko da, II. Abiadura Saria. Sariketa honetara Gipuzkoako markak lortzera joango dira Zubiaurreko infantil eta junior mailako igerilari batzuk. Izan ere, hurrengo asteetan Gipuzkoa eta Euskal Herri mailako txapelketak jokatuko dira eta Larunbateko saio honetan aukera izango dute txapelketa horietan parte hartu ahal izateko markak lortzeko.

Zorte on!

 

SERIEAK AZKOITIA

SERIEAK ZARAUTZ

 

Gure bidelagunak