Zubiaurre Igeriketa Klubak ondorengo egunetan ekingo dio denboraldi berriari.
Lehen urtekoen bilera
Datorren asteartean, irailak 8, arratsaldeko 17:30an Elkarguneko Herriko plaza aretoan igeri eskolan aurten izena eman duten haurren gurasoei zuzendutako bilera egingo dute. Bertan, igeri eskola eta klubaren funtzionamenduaren inguruko informazio emango da eta edozein zalantza argitzeko aukera edukiko dute familiek. Orain arte izena eman dutenen taldeak aurkeztuko dira eta izen-emate berriak ere jasoko dira.
Taldeen ordutegiak hemen kontsulta daitezke.
ANIMATU !!!!
Igeriketaz eta talde giroaz gozatu nahi baduzu, zatoz igerire!!!

Egun berean egingo dute eguardiko ordutegira pasatzen diren haurren gurasoei zuzendutako bilera ere. Guraso hauei zuzenean jakinaraziko zaie oedua eta lekua.
Entrenamenduen hasiera-datak
Zaharrenak, DBHtik gorakoak, izango dira entrenamenduekin hasten lehenengoak. Hain juxtu, astelehenean, irailak 7, ekingo diote denboraldiari.
Beste talde guztiek, igeri eskolako arratsaldekoek eta eguardikoek, irailaren 16a izango dute lehen eguna.

Gure bidelagunak
