Pasa den asteburuan , Zubiaurre I.E-ko Igerilari nagusiak , Jaca-ra joan ziren elurraz gozatzera.
Hona hemen bidaiaren laburbildu bat :
Bidaia ostiralean hasi zen arratsaldeko 19.00tan. Bertan autobusean sartu eta kide guztiak Jaca-runtz bidea hartu zuten. Guztira 28 lagun.
Lehen gaua bertan pasa ostean , larunbatean,
Astungo pistetara igo ziren eta nahiz eta elur gehiegirik ez izan , gure igerilariek elkarrekin egun eder bat pasatzeko aukera izan zuten. Goizean, bertako adituen ikastaroak jasotzeko aukera izan zuten eta arratsaldean, denek elkarrekin bazkaldu ostean bakoitzak bere erara ibiltzeko eta gozatzeko aukera aprobetxatu zuten.
Eski jardunaldia amaitu ondoren , denak autobusean sartu eta jaka-ra jeitsi ziren eta hotelean dutxa on bat eta indarrak berreskuratu ostean, kale buelta bat egiteko aukera izan zuten afal aurretik .
Igandean zertxobait lehenago igotzeko aukera izan zuten pistetara , eta beste egun nekagarri bezain eder baten ondoren autobusean sartu eta Azkoitiruntz-ko bideari ekin zioten.
Herrira iluntzeko 20:30-tan iritsi ziren eta honen bestez amaiera eman zioten elurretako asteburuari.
Eskerrikasko denoi zuen parte hartzeagaitik eta jarrera onagatik !
Datorren urterarte !