Home > albisteak > ZUBIAURRE I.E-a ELURRETAN PASA DEN ASTEBURUAN (06-07-08/01/2017)

ZUBIAURRE I.E-a ELURRETAN PASA DEN ASTEBURUAN (06-07-08/01/2017)

///
Comments are Off

 

Pasa den asteburuan , Zubiaurre I.E-ko Igerilari nagusiak , Jaca-ra joan ziren elurraz gozatzera.

Hona hemen bidaiaren laburbildu bat : 

Bidaia ostiralean hasi zen arratsaldeko 19.00tan. Bertan autobusean sartu eta kide guztiak Jaca-runtz bidea hartu zuten. Guztira 28 lagun.

Lehen gaua bertan pasa ostean , larunbatean,

file

Astungo pistetara igo ziren eta nahiz eta elur gehiegirik ez izan , gure igerilariek elkarrekin  egun eder bat pasatzeko aukera izan zuten. Goizean, bertako adituen ikastaroak jasotzeko aukera izan zuten eta arratsaldean, denek elkarrekin bazkaldu ostean bakoitzak bere erara ibiltzeko eta gozatzeko aukera aprobetxatu zuten.

IMG_5159 IMG_5153

IMG_5154

 

Eski jardunaldia amaitu ondoren , denak autobusean sartu eta jaka-ra jeitsi ziren eta hotelean dutxa on bat eta indarrak berreskuratu ostean, kale buelta bat egiteko aukera izan zuten afal aurretik .

 

Igandean zertxobait lehenago igotzeko aukera izan zuten pistetara , eta beste egun nekagarri bezain eder baten ondoren autobusean sartu eta Azkoitiruntz-ko bideari ekin zioten. 

 

IMG_5163 IMG_5160

IMG_5158

 

Herrira iluntzeko 20:30-tan iritsi ziren eta honen bestez amaiera eman zioten elurretako asteburuari. 

 

Eskerrikasko denoi zuen parte hartzeagaitik  eta jarrera onagatik !

 

Datorren urterarte !