Zubiaurre Igeri Elkarteak 30 urte beteko ditu aurten. Urtemuga berezi hau herriarekin jaigiroan ospatu nahi dugu, eta horretarako, egun osoko egitarau zabala prestatu dugu Urriaren 22rako.
Zubiaurre Igeri Elkartea herritik jaio zen, herriko familia batzuen borondate eta gogotik, eta egun ere herriko familiok osatzen dugu Zubiaurre. Ia berrehun familiatako seme-alabak dabiltza igeriketaren bueltan ikasten, lehiatzen eta, batez ere, lagunartean gozatzen.
Gure nahia herritik jasotzen duguna herritarrekin partekatuz ospatzea da eta hori horrela, plazara aterako gara, igeriketa kirolaz eta lehiaketaz haratago doala ulertzen dugulako eta ikuspegi zabalagoa eman nahi diogulako.
Hona hemen Urriaren 22rako antolatua duguna:
Goizean, 9.30etan, Zubiaurreko talde nagusiak igeriketa saioa izango du, Azkoitian bertan.
Ondoren, 13:00etan igerilekutik abiatuta kalejira egingo dugu, triki-poteoan guztiok elkartuko gara eta herriko txokoak alaituko ditugu.
14.30etan Herri bazkaria izango dugu Joseba Jatetxean eta bazkalostea “Garazi eta Sala”ren emanaldiarekin girotuko dugu.
16:00etan, Ludotekako hezitzaileen eskutik, umeentzako jolasak izango dira Herriko plazan.
Festa eguna giro ezin hobean bukatzeko, iluntzean, Herriko Plazan, “The Potes” taldearen kontzertua izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita.
Ospakizunean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak eta, dei berezi bat egin, nola ez, egun Zubiaurre osatzen dugun familia eta lagunei eta 30 urte luze hauetan Zubiaurreko kide izan diren guztiei.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
Bazkarirako eman izena ondorengo estekan: