Home > albisteak > Zubiaurreko mutilen taldea txapeldunorde, Gipuzkoako Kopa Igeriketa Sariketan

Zubiaurreko mutilen taldea txapeldunorde, Gipuzkoako Kopa Igeriketa Sariketan

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubeko senior, junior eta infantil mailako mutilen taldea bigarren postuan sailkatu zen Gipuzkoako Kopa sariketan, Tolosaldea IKT-ren atzetik.

Larunbatean eta igandean izan zen txapelketa Tolosako Usabal kiroldegian, eta Gipuzkoako igeriketa talde gehienak batu ziren bertan.

Nesken taldeak ere, lan bikaina egin zuen, laugarren postua eskuratuz.

Lehiaketa berezia da Tolosakoa, taldekako lana hartzen delako kontuan. Igerilariek probaz proba lortutako puntuazioa batzen da, eta puntu gehien biltzen dituen taldeak irabazten du.