Home > albisteak > Zubiaurre Igeri Elkartea, Herrikoloreak ekimenean

Zubiaurre Igeri Elkartea, Herrikoloreak ekimenean

///
Comments are Off
Herrikoloreak herri-ekimenak Azkoitiko I. Kultur Eguna antolatu du  irailaren 15ean, eta  Zubiaurre Igeri Elkarteak, herriari “kolorea” ematen dioten taldeetako bat denez, ekimenean parte hartuko du. 
 
IGERI-ERRONKA antolatu dugu larunbat goizerako, Ugarte Igarako igerilekuan (kanpoko igerilekua), eta klubeko igerilari gazteenak parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, gure taldearen INDARRA, KOLOREA ETA ETORKIZUNA igerilekuan murgil daitezen. 
 
Parte hartzeko asmoa duzuenok, azaldu datorren larunbatean, goizeko 10:30ean, Ugarte Igarako igerilekura. Sarreran bilduko gara, antolaketa errazteko. Denok parte hartzeko moduko froga izango da, eta beraz, animatu, polita izango da eta!
 
Noski, igeri egin ez arren, erronka ikusteko aukera ere izango da. 11:00etan hasiko da! Guraso eta lagunak, hurbildu festara!
   
Hartu parte  eta bizi Azkoitiko I. Kultur Eguna IGERI EGINEZ!