Zubiaurre I.K. denboraldiari hasiera emateko prestatzen ari da eta antolaketaren nondik norakoak familiei azaltzeko hainbat bilera antolatu ditu ostegun honetarako.
Izen emate berriak
Aurten lehenengoz izena eman dutenekin Ostegunean, irailak 11, arratsaldeko 17:30an Elkarguneko aretoan egingo dute bilera Zubiaurreko kirol arduradun eta juntakideek.
Bertan, igeriketa klubaren nondik norakoak azaldu eta funtzionamenduaren inguruko xehetasunak emango zaizkie guraso/tutoreei.
Izen emate orriak bete eta seme-alabei egokitutako talde eta ordutegiak jakinaraziko zaizkie. Gurasoek, beren partetik, aukera izango dute dituzten zalantza guztiak galdetu eta arduradun taldea ezagutzeko.
Nahi duenak aukera du oraindik izena emateko, beraz, etorri bilerara eta animatu!
2018an jaiotakoak (eta zaharragoak) has daitezke aurten igeri eskolan.
Bigarren eta hirugarren urtekoak
Igeri eskolan bigarren eta hirugarren urtea duten neska-mutilen gurasoentzat ere beste bilera bana antolatu du klubak.
Talde hauetan dauden ume kopuru altua dela eta, ordutegietan moldaketak egin behar izan dituzte eta guztiaren gaineko azalpenak emango dituzte bileran. Helburua taldeak kopuruz orekatzea izango da.
Bigarren urtea dutenekin (2017*) bilera Ostegunean, irailak 11, arratsaldeko 18:00an egingo dute.
Hirugarren urtekoentzat (2016*), berriz, hitzordua egun eta toki berean baina 18:30an izango da.
Eguardikoak (LH5-LH6*)
Eguardiko ordutegian entrenatzera pasako direnei zuzendutakoa izango da laugarren eta azken bilera.
Ordutegi aldaketa honek entrenamenduen dinamikan aldaketak dakartza eta kontutan hartu beharreko irizpide eta gomendioak emango dizkiete kirol arduradunek haur hauen gurasoei.
Bilera Elkargunean, Ostegunean, irailak 11, arratsaldeko 19:00an ospatuko da.
Gure bidelagunak