Home > albisteak > Zubiaurre Igeriketa Kluba, denboraldi berria hastera doa

Zubiaurre Igeriketa Kluba, denboraldi berria hastera doa

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubeko entrenatzaile taldea, zuzendaritzako kideek lagunduta, 2024/2025 denboraldiari hasiera emateko prestatzen ari da. Oporraldia pasata, indarberrituta eta gogotsu dira igerilariekin lanean hasi eta erronka berriei aurre egiten hasteko.

Entrenamendu saioei hasiera ematen lehenengoak federatuak (DHBtik gorakoak) izan dira, atzo bertan izan baitzuten lehen entrenamendua, astelehenean, irailaren 9an.

IGERI ESKOLA

Gainerako taldeetako igerilariak, igeri eskolakoak, irailaren 16ko astean hasiko dira, talde bakoitza berari dagokion egun eta ordutegian.

Aurreko urtetik dabiltzanek entrenatzaileen eskutik jasoko dute informazio zehatza (talde zerrendak, e.a.) ohiko komunikazio bideak erabilita.

Adi beraz!

BERRIENTZAT BILERA

Aurten lehen aldiz igeriketa eskolan hasiko diren haurren gurasoei zuzenduta, bilera bat egingo da datorren asteazkenean, irailak 11. Bileraren helburu nagusiak honakoak izango dira: batetik, Zubiaurre I.K.ra ongietorria eman, elkar ezagutu eta klubaren filosofia eta helburuak aurkeztea, eta, bestetik, entrenatzaileen eskutik talde, ordutegi eta lan egiteko moduen inguruan zehaztapenak helaraztea, familiek izan ditzaketen zalantza eta kezkak argitzearekin batera.

Bilera, irailak 11, asteazkena, arratsaldeko 17:30an ospatuko da Elkarguneko Oteiza aretoan. Bertan ikusiko gara!

Bilera irekia da eta izen emateak zabalik jarraitzen du. Beraz, zalantzak dituztenek aukera izango dute bilerara etorri eta dituzten galderak egiteko.

ANIMATU!!

ETORRI GUREKIN IGERIRE!!!

Gure bidelagunak