Home > albisteak > Zubiaurre Igeriketa Klubaren kamiseta berriak, salgai

Zubiaurre Igeriketa Klubaren kamiseta berriak, salgai

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Kluba  kalera atera nahi dugu, eta udan gustura erabiltzeko moduko kamiseta bat jarri dugu salgai horretarako. Jantzi erraza eta ekonomikoa! Bide batez, bidelagun ditugun laguntzaileak lau haizetara atera eta beraien ekarpena eskertu nahi diegu.

Gaur egun Zubiaurre IK 125 familia inguruk osatzen dugu, guztira 165 igerilari gaztek. Horiez gain, master taldeko  53 igerilari batu zaizkigu taldera. 220 kirolariren bueltan beraz, eta gorantza goaz. Jadanik, igerilekua topera betetzen dugu; bete ditzagun kaleak orain!

Elastikoa edonork eros dezake,  eta Ibai Ondo kaleko Plazaberri Sport dendan dago eskuragarri. Anai-arrebak taldean izanez gero, prezio bereziak jarri ditugu:

  • Igerilari bat: 13 €
  • 2. igerilaria: 10 €
  • 3.a eta ondorengoak: 5€

Gainerako guztiontzat 13 eurotan egongo da salgai.

Kamiseta erosteko jarraibideak, horra:

  • Ibai Ondo kaleko Plazaberri Sportetik pasa eta elastikoa probatu (askotariko neurriak: 6, 8, 10, 12, 14, S, M, L, XL, 2XL eta 3XL).
  • Bertan izena hartuko da (igerilariaren jaiotze urtea adierazi).
  • Iristen direnean, abisua pasa eta dendan bertan ordaindu ondoren jasoko dugu elastikoa (anai-arreben onurak ordaindu ondoren berdinduko ditugu).
  • Eskaintza baliatzeko azken eguna: Maiatzak 4 larunbata.