Home > albisteak > Zubiaurre Master taldeko 14 igerilarik hartu dute parte Oceanman ur irekietako proban, Benidormen

Zubiaurre Master taldeko 14 igerilarik hartu dute parte Oceanman ur irekietako proban, Benidormen

///
Comments are Off

Zubiaurre Master Taldeko 14 igerilarik hartu zuten parte, joan den igandean, Oceanman ur irekietako nazioarteko proba ezagunean, Benidormen (Espainia).

Hiru proba ezberdin hartzen ditu lehiaketak – 10 km-ko zeharkaldia, 5 km-koa eta 1,5 km-koa -, eta hiruetan izan ziren Zubiaurreko ordezkariak. Bikain aritu ziren proba guztietan, eta emaitza onak eskuratu zituzten. Horra, aipagarrienak:

  • 10 km-ko proba: Unai Amenabar 2. postuan eta Ihintza Urain 3. postuan (bakoitza bere kategorian)
  •  5 km-ko proba: Janire Arrieta 1.go postuan, Ainara Urbina 2. postuan, Jone Garate 3. postuan, Xabier Galdona 2. postuan eta Bittor Elizalde 3. postuan (bakoitza bere kategorian)
  • 1,5 km-ko proba: Pello Benitez 3. postuan (urteen araberako kategorizaziorik gabe)

Aho zapore ezin hobearekin itzuli ziren etxera guztiak, Zubiaurre Master Taldearen maila onean dagoela erakutsita. Hurrengo itsas zeharkaldirako prestatzen ari dira, jada.

Mundu osoko 600 igerilarik baino gehiagok hartu zuten parte Oceanman proban, eta ur irekietako proba ezagunenetakoa da. Maiatzetik abendura bitarte, mundu osoko hamahiru herrialdetan egiten den lehiaketa da, besteak beste, Mexikon, Thailandian, Grezian, Italian, Ekuadorren, Turkian, Ukrainan, Indonesian edota Zipren.