Home > albisteak > Zubiaurreko 12 igerilari izango dira infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan, Galdakaon

Zubiaurreko 12 igerilari izango dira infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan, Galdakaon

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubeko 12 igerilarik hartuko dute parte infantil mailako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan, asteburuan, Galdakaon. Denboraldian zehar proba ezberdinetan gutxieneko denborak eginda lortu dute lehiaketa honetara sailkatzea.

Larunbatean eta igandean izango da txapelketa Urreta kiroldegian; goizeko jardunaldia 10:30ean hasiko da, eta arratsaldekoa 17:00etan. Beroketa saioak, berriz, 09:15ean eta 15:30ean hasiko dira.

Honako hauek dira, infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan parte hartuko duten igerilari azkoitiarrak: Paule Goenaga, Jare Goenaga, Olaia Gaitan, Kiara Elola, Nora Alkorta, Jurgen Larrañaga, Eneko Larrañaga, Enara Txurruka, Nora Arozena, Ihara Ibarbia, Nora Mateos eta Eñaut Alberdi.

SERIEAK

ZORTE ON GUZTIOI!