Home > albisteak > Zubiaurreko 8 igerilarik hartuko dute parte Euskal Herriko Neguko Txapelketan

Zubiaurreko 8 igerilarik hartuko dute parte Euskal Herriko Neguko Txapelketan

///
Comments are Off

Euskal Herriko Neguko Infantilen Igeriketa Txapelketa jokatuko da datorren larunbatean eta igandean Galdakaoko Urreta kiroldegian. 10:00etan hasiko dira igeriketa-frogak. 

Zubiaurreko zortzi igerilarik lortu dute Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora: Nerea Dominguez, Irati Mateos, Naira Artetxe, Julen Ocio, Urko Artola, Enaitz Osa, Joanes Txurruka eta Eritz Etxaniz joango dira Galdakaora. 

Froga ezberdinak izango dituzte, eta,  besteak beste, Espainiako Neguko Txapelketarako gutxieneko denborak egitea izango dute helburu. 

Aipatu, Urko Artola, Enaitz Osa, Joanes Txurruka eta Eritz Etxaniz igerilariek osatutako laukotea Gipuzkoako txapelduna dela 4×100 libre  frogan. 4×200 libren eta 4×100 estilotan 2. postua lortu zuten. Zalantzarik gabe, Euskal Herriko podiumera igotzeko ere gogor saiatuko dira. 

Hemen, SERIEAK

Zorte on denei!