Home > albisteak > Zubiaurreko alebinen taldea, Gipuzkoako hirugarren onena

Zubiaurreko alebinen taldea, Gipuzkoako hirugarren onena

///
Comments are Off

Gipuzkoako Adinen Txapelketa jokatu zen joan den asteburuan Azpeitian. Larunbatean eta igandean egin ziren frogak, eta urtean zehar gutxieneko denborak eginda zituzten igerilariek izan zuten bertan parte hartzeko aukera. Aipatzekoa da, Zubiaurreko maila horretako igerilari guztiek, 11 denera, lortu zutela bertan egotea. Oro har, emaitza onak lortu zituzten.

Besteak beste, Zubiaurreko alebinen taldeak Gipuzkoako hirugarren talderik onenaren saria jaso zuen, Bidasoa eta Tolosaldea IKT-ren atzetik, eta  Zubiaurreko mutilen tadeak ere taldekako hirugarren saria jaso zuen. Horrez gain, estilo ia guztietan, banakako sariak jasotzera ere igo ziren podiumera igerilari azkoitiarrak.

Emaitzak, hemen: LARUNBATA eta IGANDEA

Euskal Herriko Txapelketa izango da hurrengo hitzordua, datorren asteburuan, Ordizian.

 

36176177_1791457094278631_4995937423637610496_n36176337_1791457374278603_3734805991829536768_n36188973_1791457217611952_6061486679124869120_n36176050_1791457304278610_1715295661827555328_n36189039_1791457424278598_3413405871013625856_n36236442_1791456910945316_3598504221143465984_n36243141_1791457334278607_4707286415568797696_nirati_nerea