Zubiaurre Igeriketa Klubeko bederatzi kide lehiatuko dira, martxoaren 19an eta 20an, Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian jokatuko den absolutu eta junior mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan.
Denboraldian zehar, proba ezberdinetan EHko Txapelketarako gutxieneko denborak egitea lortu duten igerilariak ondorengoak dira: Nora Mateos, Urko Olaizola, Nerea Dominguez, Olaia Gaitan, Naira Artetxe, Nora Arozena, Julen Ocio, Jare Goenaga eta Pello Benitez.
Larunbateko eta igandeko probak goizez (10:00) eta arratsaldez (17:00) izango dira.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, probak hasi baino ordubete lehenago zabalduko da ikusleentzako sarrera, kiroldegiko Lasarteko Atetik. Ate nagusitik ezingo da sartu. Derrigorrezkoa izango da musukoa eramatea, eta ikusleek eserita egon beharko dute nahitaez.