Emaitza bikainak eskuratu zituen Zubiaurre Igeriketa Klubak, joan den igandean, Legazpiko Bikuña kiroldegian jokatu zen Gipuzkoako Igerilari Osoa txapelketan. Banaka eta taldeka lehiatu ziren benjamin mailako neska-mutilak (2010-2011), eta guztien lanaren baturari esker bigarren postuan sailkatu ziren azkoitiarrak, Bidasoa XXI Igeriketa Taldearen atzetik.
Nesken taldeak eta mutilen taldeak, bakoitzak bere aldetik, hirugarren postua eskuratu zuten, eta banakako emaitza oso onak lortu zituzten. Gipuzkoa osoko 14 igeriketa taldek hartu zuten parte txapelketan.