Home > albisteak > Zubiaurreko bost igerilarik hartuko dute parte Euskal Herriko Infantil Mailako Neguko Txapelketan, Tolosan

Zubiaurreko bost igerilarik hartuko dute parte Euskal Herriko Infantil Mailako Neguko Txapelketan, Tolosan

Zubiaurre Igeriketa Klubeko bost igerilarik lortu dute infantil mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketara sailkatzea: Nora Mateos, Nora Alkorta, Olaia Gaitan, Eneko Larrañaga eta Jurgen Larrañagak.

Tolosako Usabal kiroldegian izango da lehiaketa datorren asteburuan, igandean eta larunbatean. Goizeko probak 10:00etan hasiko dira, eta arratsaldekoak 17:00etan. Beroketak, berriz, 08:15ean eta 15:15ean hasiko dira.

Ondorengo probatan hartuko dute parte azkoitiarrek (SERIEAK):

  • Nora Alkorta: 100 libre, 200 libre eta 50 libre
  • Nora Mateos: 100 estiloak, 100 libre eta 100 bular
  • Olaia Gaitan: 200 bizkar, 100 bizkar eta 50 libre
  • Jurgen Larrañaga: 100 tximeleta, 100 libre eta 50 libre
  • Eneko Larrañaga: 200 libre, 100 libre eta 50 libre

ZORTE ON GUZTIOI!!