Uda honetan Espainiako Txapelketa jokatu duten Zubiaurreko sei kideei egindako erreportaia argitaratu du Maxixatzen aldizkariak, Andoni Elduaien kazetariaren eskutik.
Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera izatearen lorpenaren handitasuna aipatzen dute eta bertan pasatako egunetan ikusi eta bizi izandakoaren garrantzia ere nabarmendu dute sei igerilariek. Esperientzia oso aberasgarria izan dela diote bai maila pertsonalean, bai kirol jarduerari dagokionean ere, baina batez ere talde modura sendotzeko balio izan dietela aipatu dute, lagunarte ederra sortu dutela seien artean.
Gure igeriketa klubeko filosofia ederki isladatzen da sei neskek egiten duten kontakizunean.
Zorionak neskak!